XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRITZI ALDAKETA

Isiltasuna egokitzen zait orain.

Aukera aproposagoak izango dira hitz egiteko.

Baina, labur bada ere, esan dezadan.

Ez zait pistak ematea komeni.

Buruari buelta asko eman genion; bizitza gauza hagitz aldrebesa da.

Ez naiz, ordea, aitzakiatan hasiko; norberak bere gurutzea bizkarreratu behar du, duin, negarrik gabe.

Bat-batean, laban bat bezala, argia egin zen gure begietan, argi berria, fruitu zerutiarra.

Diario zabaldu baten antzera, sakon, ahalkerik batere gabe, begiradak elkartu genituen.

Ez zen ezer gehiago behar.